HOMESTEAD RESCUE INTERVENTION
Homestead Rescue: Intervention Discovery Channel-ek 2026an estreinatutako dokusaioa da, katearen saio nagusia den Homestead Rescue-ren spin-off bat. Marty eta Matt Raney adituek, Misty Bilodeauren laguntzarekin, sare elektrikotik kanpo bizi diren eta zailtasun larriak dituzten pertsonen senide, lagun eta bizilagunen eskaera sekretuei erantzuten diete, protagonistek berek harrotasuna dela eta laguntzarik eskatzen ez dutelako. Raneytarrak abisatu gabe iristen dira, eta homesteader bakoitza erabaki baten aurrean jartzen dute: erreskate profesionala onartu, edo dena galtzera daraman bidean jarraitu.
Jatorrizko saioak ikusle asko izan arren, casting hau hutsetik egin genuen. Protagonistek ez zekiten esku-hartze baterako prestatzen ari ginenik, eta are gutxiago Raney familia zegoenik atzean, eta, beraz, ezin genuen Homestead Rescue-rekiko inolako loturarik agerian utzi, ez bilaketan ez hautaketa prozesuan.
Gainera, oso denbora tarte estu eta aldakorrean lan egin genuen, krisi maila, urtaroa eta kokapena jarraituz( herrialde osoko etxaldeetan), erreskate bakoitza non eta noiz graba zitekeen zehazteko.
Zure istorioak behar duentalentuaren bila?
Idatz iezaguzu:
Ingelesa:
cynthia@sokacasting.com
Gaztelania eta Euskara:
zaloa@sokacasting.com


